BAKAILOA BIZKAIKO ERARA

  • Osagaiak:
    1. 4 bakailao xerra
    2. 3 tipula more
    3. 2 baratxuri ale
    4. 10 piper txorizero
    5. Porru 1
    6. Irina edo
    7. 3 xerra Bakailao
    8. Oliba-olioa
    9. Gatza 
  • Elaborazioa:
    1. Aldez aurretik, bakailaoa 24 orduz jarri uretan, eta ura aldatzen joan aldika.
    2. Saltsa egiteko, zartaginera oliba-olioa botako dugu, honen oinarri guztia estali arte.
    3. Tipula zati txikietan zatitu eta su baxuan jarriko dugu olioan biguntzen.
    4. Gorritzen hasten denean, baratxuri aleak eta porrua txikituta bota bertan.
    5. Irina koilaratxo batzuk botako diogu saltsa sendotzeko (guri iruditzen zaigun arte).
    6. Piperrekin, haziak kendu ondoren, garbitu eta ur hotzean uzten ditugu.
    7. Ondoren, piperrak suan jarri, ireki arte berotuko dugu eta ura kenduko diegu. Prozesu hau berriro errepikatuko dugu; ur hotzean jarriko ditugu eta ireki arte berotuko dugu.
    8. Azkenean, gaineko azala kendu eta haien mami osoa erabiliko dugu saltsari gehituko dioguna.
    9. Guztia txinotik pasatuko dugu (inoiz ez erabili irabiagailua), fin-fina gera dadin.
    10. Amaitzeko, bakailaoa saltsaren gainean jarriko dugu azala gorantz begira eta minutu gutxi batzuk utziko dugu su geldoan.  

Informazioa hemendik hartuta

+ There are no comments

Add yours