LEGATZA SALTSAN

  • Osagaiak:
    1. 4 legatz xerra lodi
    2. 250 gramo txirla
    3. 125 ml arrai-salda
    4. 2 koilaratxo ardo zuri
    5. 4 baratxuri-ale
    6. Perrexil txikitua
    7. Irina
    8. Oliba-olioa
    9. Gatza
  • Elaborazioa:
    1. Utzi txirlak uretan gatz pixka batekin ordu batez, gatz guztia aska dezaten.
    2. Baratxuri-aleei azala kendu eta txikitu.
    3. Eltzean, olioa bota eta berotzen jarri. Baratxuriak gehitu eta utzi pixka bat gorritzen. Irina koilarakada bat bota eta minutu erdia utzi.
    4. Ardoa eta arrai-salda bota, beroa bada hobe. Perrexil txikitua gehitu eta xerrak jarri eltzean.
    5. Alde bakoitzetik hiru minutuz eragitea nahikoa da. Bota txirlak eta eltzea mugitzen jarraitu, saltsa loditu arte. 

Informazioa hemendik hartuta

+ There are no comments

Add yours