TXANGURRO

  • Osagaiak:
    1. Txangurru bat 
    2. Tipula koilarakada bat 
    3. Tomate koilarakada bat 
    4. Porru koilarakada erdia 
    5. Oliba olio 
    6. Brandy 
    7. Ogi birrindua 
    8. Gurina 
    9. Gatza
  • Elaborazioa:
    1. Txangurrua uretan egosi gatzarekin ordu laurden batez, irakiten duenetik hasita. 
    2. Beste aldetik, tipula eta porrua zatituta oliban frijitu.
    3. Prestatzen diren bitartean tomate lumatu eta zatitua erantsi eta desegiten utzi, ordu laurden batez gutxi gora behera. 
    4. Txangurrua ireki eta bere ura saltsa ontzian bota.
    5. Brandy pixka bat bota eta dena ondo nahastu.
    6. Hanketatik eta gorputzetik haragi zati handiak atera (mazo batekin ireki).
    7. Saltsarekin nahastu eta irakinaldi motz bat eman.
    8. Oskolan bota, ogi birrindua eta gurin pixka batekin estalita, eta labean gainerre.

+ There are no comments

Add yours