PATATAK TXORIZOAREKIN

  • Osagaiak:
    1. 1 kg patata
    2. 500 g egosteko txorizo
    3. 2 baratxuri-ale
    4. Tipula 1
    5. Piper gorri erdia
    6. Piper berde 1
    7. 500 ml ur
    8. Pimentoi gozoa eta pikantea
    9. Oliba-olioa
    10. Piperbeltz ehoa
    11. Gatza
    12. Ereinotza
  • Elaborazioa:
    1. Kipula, piper berdea eta gorria ongi txikitu.
    2. Eltze batean, olio pixka batekin, tipula eta piperrak bota. Haiei gatza eta piper-beltza gehitu eta ereinotza botako diogu.
    3. 15 minutu inguruz utziko dugu su geldoan.
    4. Bitartean, patatak zuritu eta zatituko ditugu
    5. Txorizoa xerratan zatitu eta gehitu ondoren, birak emango dizkiogu. Pimentoi koilaratxo bat botako diogu eta denari eragin.
    6. Nahi den ur kantitatea gehituko diogu eta 10 minutuz utziko dugu irakiten.
    7. Amaitzeko, patatak botako ditugu eta 20 minutuz utziko dugu su ertainean iraki arte.
    8. Gelditzen den bakarra plateretan jarri eta jatea da

Informazioa hemendik hartuta

+ There are no comments

Add yours