TOLOSAKO BABARRUNAK

  • Osagaiak:
    1. 300 g Babarrun
    2. 200 g txerri-saiheski
    3. 100 g urdai
    4. 150 g txorizo
    5. Tipulazko odolki 1
    6. Tipula 1
    7. Piper berde 1
    8. Porru 1
    9. 2 baratxuri-ale
    10. Ibarrako piperrak
    11. Oliba-olioa
    12. Gatza
  • Elaborazioa:
    1. Utzi babarrunak uretan aurreko egunetik.
    2. Presio lapiko bat erabiliz: saiheskia eta urdaia uretan egosi gatz pixka batekin 30 minutuz. Ura kendu eta geroko gorde.
    3. Horrez gain, odolkia eta txorizoa uretan egosi lapiko batean, gatz pixka batekin, 40 minutuz su geldoan.
    4. Tipula, piper berdea eta porrua txikitu eta olio pixka batekin lapikoan bigundu arte berotu.
    5. Babarrunei ura kendu eta haiek lapikora bota, urez estali, gatza bota eta estali egingo dugu 30 minutuz, berotzen den bitartean.
    6. Babarrunak sakramentu (sahets, txorizo, odolki…) guztiekin zerbitzatzen dira.

Informazioa hemendik hartuta

+ There are no comments

Add yours