BARRASKILOAK SALTSAN

  • Osagaiak:
    1. 2 kg barraskilo
    2. 2 porru
    3. 2 tipuleta
    4. 2 tipula
    5. Pipermin bat
    6. 100 g urdaia
    7. 50 g urdaiazpikoa
    8. 6 txorizo piper
    9. 100 g ogi frijitua
    10. Ardo zuria
    11. Olioa
    12. Perrexila
    13. Ura
    14. Gatza
  • Elaborazioa:
    1. Barraskiloak garbi egoteko egun batzuk pasa behar izan dituzte sare baten barruan edo ontzi egoki batean, ondoren garbiketa errazagoa izan dadin.
    2. Ostean, lehorrak geratzen direnez, uretan utziko ditugu, estalita, egun oso bat.
    3. Jarraian, 5 edo 6 aldiz garbituko ditugu garbi-garbiak utzi arte.
    4. Garbi daudenean, kazola batean egosiko ditugu porru, tipuleta, piperminarekin, ardo zuri baso bat, perrexila eta gatzarekin batera. Laurogeita hamar minutu gutxi gora behera.
    5. Bestalde, urdaia, ogia, txorizo piperren haragia eta tipula xehatuta frijitu ondoren geratzen dena pure-egiteko tresnatik pasatuz saltsa egin. Saltsa hori buztinezko ontzi batean bota eta urdaiazpiko zatiak eta barraskiloak erantsi, hemen ordu erdiz egiten bukatuko dutelarik.

Informazioa hemendik hartuta

+ There are no comments

Add yours