INTXAURSALTSA

  • Osagaiak:
    1. 500 gr intxaur
    2. Kanela-zotza
    3. 6 koilarakada azukre
    4. 1,5 litro esne
    5. Menta hostoa (dekoratzeko) 
  • Elaborazioa:
    1. Esne kopuru erdia egosten da eta irakiten hasterakoan 5 minutuz infusionatzen utziko da.
    2. Ondoren iragazi egingo da zotza kentzeko.
    3. Intxaurrak bihurritu eta fruitua ateratzen zaie. Fruitu horien erdiak almaize edo birringailu batean birrinduko ditugu azukrearekin batera. Intxaurrak gero eta birrinduago geratu orduan eta finagoa geratuko zaigu intxaursaltsa.
    4. Birrindutako intxaurra kazolara botako dugu azukrearekin batera.
    5. Egosten hastean, etengabe eragin 10 minututan eskuko hagaxkarekin , emeki borborka irakiten dagoen bitartean. Dena egosten uzten da su txikian 80 minutu inguruan, noizbehinka eraginez.
    6. Likidoa lurruntzen doan bitartean, gainontzeko esnea gehitzen joango gara, txigortu usaineko krema lodi bat izan arte. Sutik aldendu eta epeltzen utzi.
    7. Birrindutako gainontzeko intxaurrez eta menta hosto batez apaindurik zerbitzatzen da.

Informazioa hemendik hartuta

+ There are no comments

Add yours